XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alaxen ezagutu nuen, neskatx ura zala nere auzoko senar-emazteen adiskidea, ta bera ezkondu-arazi nai zutela nerekin.

Alako ikerpen edo agertu-aldia egin ondoren, iru edo lau egun igaro ziralarik, Apezetxe ta bere emaztea, lengo egunetan egiten zuten bezelaxe, etorri ziran goxo-otzak (helados) artzera, eta senar-emazteak ezin zuten gorde beren par egiteko gogoa.

Bañon nik laister galdetu nien, lengo eguneko neskatx mardula, ea beren adiskidea al zan.

Orduntxe bai par egiten asi zirala senar-emazteak.

Bañon, zuk nola dakizu, neska mardula geron adiskidea dala...?.

Orrelako gauzak ezagutzeko, ez naiz oso motela, erantzun nien.

Aipatutako neskatxak ni ezagutu ninduan egun artatik aurrera, senar-emazte aiek ba zekiten neskatx adiskidearen idetasun, eta orain jakin nai zuten nere asmoak nolakoak ote ziran gutxi gora-bera.

Senar-emazteak eman zizkidaten neskatxaren eta bere aita-amaren berri guztiak.

Neskatxaren aita euskal Laburditarra zan, eta ama, Naparra.